viernes, 2 de mayo de 2014

Casa Collage

     Bigarren lauhilekoan irakurri dudan liburua Casa Collage da, Xabier Monteys eta Pere Fuertes arkitekto eta irakasleena.

http://david.lampon.net/imagenes/casa_collage.jpg 

     Liburu honetan etxebizitza bat osatzen duten elementu desberdinak aztertzen dira modu original batean. Elementu hori berez zertarako diseinatua izan den eta gero zertarako erabiltzen den konparatzen dute askotan. Etxebizitza ulertzeko modu ezberdin bat aurkezten digu liburu honek. Gainera, testuaren ondoan agertzen diren argazki edo marrazki bidezko adibideek oraindik eta ulerterrazagoa egiten dute liburu hau.

     Atentzioa deitu didan kapituluetako bat umeak aipatzen dituena da. Liburu osoan zehar etxebizitza batean bizi direnen ikuspegia aurkezten da eta umeenak, bereziki, atentzioa deitu dit. Izan ere etxebizitzak dira umeen eskalara eginak egoten eta hauentzat elementu gehienak handiegiak dira. Hori dela eta umeek bestelako erabilpen bat ematen diete gauzei. Kotxeetan aldiz, umeentzako aulkiak jarriz lortu da eskala egokitzea. Bestalde, aldaketei buruz ere hitz egiten da liburuan, askotan, aspertu egiten gara gure logelako distribuzioaz eta aldatu egiten dugu. Azkenean, aldaketa askoren ostean, ordea, lehengora itzultzen gara.

     Liburuan edonork egiten edo pentsa ditzakeen gauzak ageri dira, modu ulerterraz batean azalduak. Liburu honek XXI. mendeko etxebizitza ulertzen eta proiektatzen laguntzne digu. Oso gomendagarria iruditu zait, ez arkitekturako ikasle/irakasleentzat bakarrik, edonorentzat baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario