martes, 17 de diciembre de 2013

TAILER BATERATUA-ARKITEKTURA IKASLE BATENTZAKO ETXEBIZITZA-ESTUDIOA, Azken entrega

     Azken asteetan tailer bateratuko lanari hobekuntzak egiten jardun ostean iritsi da entrega ordua. Azken sarrerako azalpenen gainean zenbait gauza aipatu nahiko nituzke, nire proiektuak aldaketa batzuk izan baititu.
   Gogorarazten dut proiektu honetan Arkitektura eskolako lorategian dagoen Edículoan bi ikaslerentzako etxebizitza estudio bat diseinatu behar genuela. Zenbait aldeketaren ostean nire eraikina lehenengo entregakoa baino txikiagoa egin dut, ez baitzen beharrezkoa lorategiko toki asko hartzea. Lehenengo solairuan bizikleta uzteko barra bat, sukalde txiki bat jantokiarekin eta egongela bat jarri ditut, espazio honetan bi tokitatik sartuko litzateke argia, horietako bat lorategirako irteera da eta bestea aldapara ematen duen leihoa, azken hau, intimitatea lortzeko asmoz, zeharrargia izatea erabaki dut. Lehenengo solairua bigarrenarekin lotzen duen eskaileratik igotzen bagara aurrez logela aurkituko dugu, bi ikasleena batera, baina apal batez banatua bakoitzak bere gunea izan dezan. Eskaileraren eskubian espazio ireki bat dago eta bertako bi leihoetako baten aurren ikasteko gunea aurkitzen da, azkenik, kumuna aurki dezakegu.
   Bestalde, aurreko sarreran aipatu bezala, lorategian jada existitzen den eraikinaren paretak errespetatu nahi izan ditut eta proiektua lorategira zabalduz hiru eserleku ere kokatu ditut, bai etxebizitzako ikasleentzat baita Arkitekturako eskolakoentzat ere.
     Gehiago luzatu gabe emen uzten ditut planoak, influentziak eta maketen argazkiak.
 




























 

domingo, 1 de diciembre de 2013

El Elogio de la Sombra

     Duela aste batzuk esan bezala lauhileko honetan Junichiro Tanizakiren “El Elogio de la Sombra” liburua irakurri dut; liburu hau arkitektura japoniarrean itzalak duen gogoeta bat da.

     Esan beharra daukat hasiera batean arraroa egin zitzaidala zenbateko garrantzia zuen itzalak japoniar arkitekturan baina liburuaren irakurketan aurrera egin ahala beste ikuspuntu bat lortzen da. 

     Uste dut gaur egun, eta gure kulturan, batez ere, garrantzi gehiegi ematen diogula argiari, espazio baten handitasunari, bertako elementuen distirari … Ulertzekoa da idazleak japoniar ohitura zaharrak galtzeko arriskuan ikustea. Japoniara bidaiatzen dutenak harrituta geratzen dira bertako gela tradizionaletan apaingarri gutxi ikustean, gela hori hutsa dagoela pentsatzen dute, eta zikina dagoela ere pentsatuko dute bidaiari askok. Japonian berriz, garrantzia ematen zaio espazioari berari eta bertako elementuek denboran zehar duten garapenari. Bestalde, argi elektrikoa alde batera utziz kandela edo oliozko lanparei garrantzia ematen die idazleak, azkenean, “modernotasunaren” ondorioz artifizialtasunera iritsi baikara.
      Uste dut liburu honetan aipatzen den tradizio hau ez litzatekeela galdu beharko, eta zenbait tokitan berreskuratu egin beharko zela. Bestalde, uste dut liburu honek beste ikuspegi berri bat garatzen lagun diezagukeela.