martes, 25 de febrero de 2014

2-02 Ariketa: Borda pasiegoa-Entrega

     Aurreko astean esan bezala lauhileko honetako bigarren proiektuaren helburua Pasiega etxola bat hiru kide edo gehiagoko familia batentzat egokitzea zen, inguruarekiko harremana eta etxolen tradizioa errespetatuz.


    Hasierako ideiari bueltak ematen ari nintzen bitartean etxe pasiegoei eta bertakoei buruz gehiago ikertzea erabaki nuen, beraien bizitzeko modua ulertu nahian. Horretarako oso erabilgarria izan zait liburu hau:

     Bestalde, Espainian zehar aurkitzen diren hainbat etxe tradizional ere aztertu nituen, denboraren heinean hauek nola eraldatu diren ikusteko eta gaur egungo erabilpena ulertzeko. Horretarako beste liburu hau erabili dut:

     Nahikoa informazio bildu ostean gutxi gora-beherako kokapena aukeratu nuen, nire ideiarekin bat zetorrena:




     Azkenik, ideia garatzen hasi nintzen. Hasieratik esan ziguten etxe hauen tradizioa errespetatu behar genuela eta horregatik erabili ditut 3 material soilik (harria eta egurra, eta gehitzen diogun beira). Hormak, teilatua, kanpoko zelaiko eskailerak eta beste elemetuak harrizkoak dira, barruko eskailerak eta barruko gainerako egitura berriz egurrezkoak dira, baita komuneko paretak ere, izan ere, pasiegoek beraiek txaboletan egurra erabiltzen zuten banaketaren bat egin behar bazuten. Azkenik leihoetan beira eta egurra erabili ditut. Maketan eta axonometrian ikus daitekeen bezala nire ideiak iparrarekin lotura dauka (baita kanpoan gehitutako guneak ere) , elementuk guztiak iparrerantz horientatuak baitaude, bordako paretarik luzeenak izan ezik, honen bidez pareta horiek iparrarekiko erakusten duten sendotasuna adierazi nahi izan dut, ematen duten babesa. Aurreko asteko argazkiekin konparatzen badugu esan behar dut aukeratutako etxolaren zati bat batizbat berritu dudala, aurreko aldeko eskairelak eta gehitu diodan terrazatxoa, eraldaketa hau borda pasiegoen tradizioa jarraituz egin nahi izan dut.













martes, 18 de febrero de 2014

2-02 Ariketa: Borda pasiegoa

     Lauhileko honetako bigarren proiektuaren helburua Pasiega etxola bat hiru kide edo gehiagoko familia batentzat egokitzea zen, inguruarekiko harremana eta etxolen tradizioa errespetatuz.

    Beste ezer egiten hasi aurretik ikerketa bat egin dut, txabola hauen historia ezagutu ahal izateko. Horretarako oso baliagarria izan zait helbide hau:
     http://www.casaspasiegas.com/la_cabana_pasiega.html


Argazkian ikusten den bezala, historia eta bezeroen beharrak aztertu nituen eta ideia garatzen hasi nintzen, kokapena ere orduan hautautu nuen:



Azkenik, ideia hobeto uler dadin, bistak eta axonometria bat egin ditut, materialak bereiziz:







martes, 11 de febrero de 2014

2-01.Ariketa: IZOZTEGIA HONDARRETAN - Entrega


      Aurreko astean esan bezala,  bigarren lauhileko lehenengo proiektuan Donostiako Ondarreta hondartzak eta pasealekuak osatzen duten multzoarentzat erreferentzia izango den arkitektura singularra sortu behar genuela esan ziguten. 

     Aurreko asteazkeneko zuzenketaren ostean nire proiektuak zenbait aldaketa izan ditu baina ideak bera izaten jarraitzen du, beste batzuen artean Peña Ganchegui eta Mies van der Roheren influentziak nabarmenduz azal edo mailetan bereizten da nire proiektua, Donostiako hiriari beste plaza bat eskainiz.


Kokapenari dagokionez, bai hondartzatik eta bai ondarretako zelaietatik irisgarria den toki bat aukeratu dut, hondartza eta paseoaren artean trantsizio gune bat sortuz, izoztegian ezer erosi beharrik izan gabe.


 
Eta besterik gabe hemen uzten dizkizuet bi maketen eta planoen argazkiak. 1/300eko maketa eskatu ez ziguten arren beharrezkoa iruditu zitzaidan izoztegiaren kokapenaren zergaitia ulertzeko.















martes, 4 de febrero de 2014

2-01.Ariketa: IZOZTEGIA HONDARRETAN


  Bigarren lauhileko lehenengo proiektuan Donostiako Ondarreta hondartzak eta pasealekuak osatzen duten multzoarentzat erreferentzia izango den arkitektura singularra sortu behar genuela esan ziguten. 

   Hainbat arkitektoren lanak aztertu ondoren eta ideia desberdinak aztertu ostean nire izoztegia martxan jarri zen.

     Proiektu honetan influentzia nabarmenena Luis Peña Ganchegui arkitekto Oñatiarra izan da, bere bi lanetan oinarritu naiz.

     Lehenengoa Urrezkoenea etxea izan da, kantauriko itsasbaztarrean kokatzen dena, Getarian hain zuzen ere. Itsasoaren gertutasuna dela eta proiektu honek lotura handia du berarekin, menditik abiatzen den aldapa bati esker eta ondoren jaisten ditugun eskailera batzuen bidez etxe honetara irits gaitezke.  

    
      Proiektuaren inguruko informazioa: http://www.ganchegui.com/pdf/urrezkoenea.pdf

    Bigarren proiektua Peña Gancheguik Eduardo Txillidarekin batera egindako Haizearen orrazia da, Donostian aurkitzen dena, bera izan zen plaza hori egin zuena. Bertan, maila desberdinei esker eskailerak eta eserlekuak lortzen dira, leku honetako paisaiaz gozatu ahal izateko.


     Azkenik, beste erreferentzia bat Mies van der Rohe arkitekto alemaniarraren Farnsworth House izan da, Illiois-en aurkitzen dena. Etxe honek lakuarekin duen gertutasuna dela eta bertan maila desberdinetan dauden plataformak nabarmentzen dira, baita lerro horizontalen garrantzia ere.


  
   Marrazkietan hauetan ikus daitekeen bezala nire proiektuak maila desberdinak ditu, plataforma moduan, marea igotzen denean maila desberdinak sortzen diren era berean. Mailakatze honi esker izoztegiaren erabilpena handitzen da eta bi terraza sortzen dira. 




    Bestalde, izoztegi hau neguan ere erabili ahalko genuke, beiratezko itxiturari esker, eta euria ari ez duenean goiko eta beheko terraza ere erabilgarriak izango lirateke, terraza moduan edo beatoki moduan. 

     Izoztegia pasealekuaren erdialdean kokatzea erabaki dut, irisgarriagoa izan dadin. Gainera, marea igoko balitz ere, tokirik seguruenetariko batean aurkituko litzateke izoztegia.


Kokapen planoa E: 1/1000

     Proiektua hobetu uler dadin lan-maketa bat eta bista batzuk egin ditut 1/100 eskalan.