martes, 26 de noviembre de 2013

Tailer bateratua-ARKITEKTURA IKASLE BATENTZAKO ETXEBIZITZA-ESTUDIOA

     Azken proiektu honetan tailer bateratua eta protiektuko lana batzen dira. Ariketa honen helburua Arkitektura eskolako lorategian dagoen Edículo-an ikasle batentzako etxebizitza estudioa egitea da. Etxebizitza honek bi solairu izan behar ditu, eskailerak lantzeko, bizikleta bat gordetzeko aukera emango duen harrera gunea, ikasketa gune bat bi ikaslerentzat, bainugela edo kumuna eta logela.

     Proiektu hau egiterako orduan kontuan izan behar ditugu jadanik lorategian existitzen den eraikina eta honek inguruarekin duen erlazioa, bai Arkitekturako eskolarekin eta baita inguruko zelai eta eraikinekin ere. 

     Lanean hasterako banekien jadanik existitzen den eraikina ahal zen gutxien aldatu nahi nuela, hala ere, zenbait aldaketa egin ditut:
     -Lorategian hiru eserleku jarri ditut, hauetako batek nire etxebizitzaren forma berdina dauka, jarraipen bat dela esan dezaket, proiektua ez baita etxebizitzan bukatzen, beste bietako bat etxebizitzari itsatsita dago eta 2. solairuaren formari esker aterpean gelditzen da.
       -Lorategian dauden baldosak kendu ditut, horietako asko jada apurtuta daude eta oso arriskutsuak dira.
       -Bi leiho ireki ditut jada existitzen den eraikinean, kanpoko aldeko aldapatik igarotzen direnek leiho horretan gauzak uzteko, zain egoteko... aukera izango dute, leihoa kanporaka irteten baita.

     Etxebizitzaren barruari dagokionez bi solairu bereizten dira, bigarrena handiagoa da, kuboen artean konbinazioak eginez luzapen bat egin baitiot. Lehenengo solairuan sarrera aurkitzen da eta atea irekitzean harrera gunea ikusten da, bertan jantoki moduan funtziona dezakeen gune bat dago, honen aurrean logela aurkitzen da, bi oherekin eta kumunarekin. Sarreratik ezkerretara biratzen bagara eskailerak aurkituko ditugu, eta hauen azpian gelditzen den lekuan bizikletak uzteko gune bat. Bigarren solairuan leiho zabal baten aurrean bi ikaslerentzako ikastokia daukagu, apal eta armairuekin, baita dutxarik gabeko komun bat ere, bestalde, ikasteko gunetik banatuta, deskantsorako gune bat dago. Bigarren solairua eskaileraren ezkerretik zabaldu dudanez bertan geratzen den hutsunean pantaila bat jar zitekeela pentsatu dut, hartara, zine moduko bat sortzen da.

     Proiektua hobeto ulertzeko hemen uzten ditut planoak, influentziak eta maketaren argazkiak.

















     Argazkian agertzen diren influentziez aparte esan beharra daukat "Las medidas en Arquitectura" liburua eta http://www.vitra.com/es-es/living?c=ES&u=/ webgunea oso erabilgarriak izan direla.
   

martes, 5 de noviembre de 2013

03. Ariketa: Espazio habirtagarria

     Aurreko asteko lana hobetuz, oraingoan maketa txukunagoa egin dut eta zenbait aldaketa sartu ditut logelan.

     Aldaketak:

-Kumuna txikiegia zenez eta proposatutako armairua handiegia, lehen armairua zegoen zatia erabili dut komuna handitzeko.
-Arraska tokiz aldatu dut, kumunetik gertuago egon dadin eta edozein tokitatik eskuragarriago egoteko.
-Sarreran aurkitzen den esertokia  Ludwig Mies van der Rohe-ren "Silla Barcelona"-n inspiratutakoa da.

     Esan dudan bezala, komuna handitu behar izan dut, eta horretarako oso lagungarria izan da "Las medidas en Arquitectura" liburua.

     Azkenik, hemen uzten ditut maketaren eta planoen hainbat argazki:


Bistak
Ebaketak

Apunteak














Sabaiko argiak