martes, 29 de abril de 2014

Azken proiektua-Lehenengo entrega

     Aurreko astean esan bezala, kurtsoko azken ariketareki ekin diogu eta orainarte egindakoaren jarraipena da hau.

     Aurreko astean aipatutako influentziak kontuan izanik (Rietveld etxea eta Maison d´artiste) ideiak garatzen joan nintzen:






     Ideia hauek proietkuak aurrera egin ahala eraldaketa batzuk izan dituzte, betebeharretara egokitu behar izan baititut.

     Behin ideia garbi neukala, bai partzela barruan egingo nuena, baita kanpotik ikusiko zena, planoak egiteari ekin nion. Altzaririk ikusten ez denez, solairu bakoitzaren banaketa azalduko dut: Garajean bi autorentzako aparkalekua dago, behe solairuan sukalde- jantokia, tailerra eta komun bat (dutxa gabe); lehen solairuan egongela eta beste komun bat aurkitzen dira; azken solairuan 2 logela 1 eginda, gurasoen logela eta beste komun bat daude.











     Azkenik maketa uzten dizuet, proiektuaren ingurua ulertzeko oso garrantzitsua izan dena.
    






martes, 15 de abril de 2014

Azken proiektua

     Ikasturtea amaitzen doan heinean iritsi da azken proiektuari aurre egiteko garaia. Proiektu honetan ikasturte osoan zehar ikasitakoa praktikan jarri beharko dugu eta gure eboluzioa erakutsi beharko dugu. 

     Azken ariketa honetan jada ezaguna zaigun toki batean egin beharko dugu lan, Ondarretako hondartza aurrean dagoen orube huts batean. Bertan bizitza bakarreko etxebizitza bat proposatu beharko dugu, lorategi, arkitektura estudio eta bi aparkalekuduna. Lanean hasi ahal izateko aurreko asteazkenean bertara joan ginen orubea aztertzera, inguruko eraikinak konparatzera eta, nola ez, gure etxebizitzak izango lituzkeen bistak ikustera.









     Azterketa horren ostean, aste honetarako klasean aipatu ziren bi arkitektoen etxebizitzak influentzia bezala hartzeko eskatu ziguten eta beraien azterketa egiteko.

     Aukeratu dudan lehenengo etxebizitza Rietveld arkitektoarena da. Etxe honek, guk landu behar dugun tokiko etxeetan gertatzen den bezala, ez du zerikusirik inguruko etxeekin baina hala ere De Stijl izeneko mugimenduko obrarik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Fatxada plano eta lerroez osatua dago eta barrualdean dinamismoa nagusitzen da. Hemen uzten dizuet etxearen azterketa, etxean banaketa desberdinak egin ahal izateko hainbat panel daude beraz, azterketa hau aldakorra izan daiteke:












     Aukeratu dudan bigarren Maison d´artiste da, Theo can Doesburg eta Cornelis van Eesteren-ena. Etxebizitza hau marrazki eta maketa bidez landu zen, lan hau konkretuki Rosenberg-eko erakusketarako egin zen. Artistaren etxean bloke prismatiko bat da gune nagusiena eta honen inguruan maila desberdinak daude, etxearen zentrutik kanporantz atreratzen direnak, etxebizitzan solairu konkreturik egon ez dadin. Hemen uzten dizuet azterketa: