martes, 29 de octubre de 2013

3. Ariketa: Logela

     Oraingo honetan ariketaren helburua 20m2ko logela bat eraikitzea da. Derrigorrezkoa da bertan komuna, ohea, mahaia, armairua, apalategiak... egotea eta logelak laukizuzena izan behar du; alde luzearen albo batean atea eta kontrako aldea fatxada delarik, beste bi hormak itsuak izango dira. Nik egin dudan logelan ikasteko espazioa eta deskantsatzekoa banaturik daude, baina ez guztiz, logelak txikiagoa eman ez dezan; gainera, kumuneko elementu bat kanpora ateratzea erabaki dut. 

     Argazkietan uzten dudana lan maketa eta bere bista, ebaketa eta apunteak dira.










miércoles, 23 de octubre de 2013

El elogio de la sombra

     Ikasturte hasieran esan ziguten lauhileko bakoitzean liburu bat irakurriko genuela. Beraiek emandako aukerak aztertzen egon ondoren "El elogio de la sombra" irakurtzea erabaki nuen. Badirudi liburu honetan autoreak Japonen argitasuna edota itzalak ikusteko era konparatzen dituela hemengoarekin eta uste dut horrek arkitekturari buruz dudan ikuspegia lantzen lagunduko didala.



lunes, 21 de octubre de 2013

Nire logela

     Pasa den udan nire logela erabat aldatzea erabaki nuen. Lehengo logela txikitatik neukana zen, panpinez, pelutxez eta txikitako beste hainbat trastez betea. Hainbeste gauza zeuden non ez nuen nahikoa espazio ikasteko edo erlaxatzeko. Hori dela-eta logela aldatzea erabaki nuen eta emaitzak txundituta utzi ninduen. Hasieratik garbi neukan erabili nahi nituen estiloa eta gauzen kokapena, baina harrigarria da gauzen kokapena eta koloreagatik logelak handiagoa ematea. Logelaren koloreek lasaitasuna eta bizitasuna transmititzen dituzte aldi berean, toki atsegin bat sortuz. Gainera, logelan dauden hainbat pieza eta argazkiek toke pertsonalagoa ematen diote logelari.



martes, 15 de octubre de 2013

02.Ariketa: TXABOLA (Behin-betikoa)

     Aurreko astean esan bezela bigarren ariketa honen helburua txabola bat eraikitzea zen eta kontuan hartu beharrekoa loturak ondo egitea zen. Hori dela-eta, nire txabolak zenbait aldaketa behar zituen eta berriro egitea erabaki nuen.

     Hemen uzten dizkizuedan argazkietan behin-betiko txabola ikus dezakezue, baita berorri dagozkion bista, ebaketa eta eskuzko apunteak ere.

BISTAK

EBAKETAK

APUNTEAK




   
     Azkenik egurrezko txabolen inguruan aurkitu dudan bideo bat uzten dut:




martes, 8 de octubre de 2013

02.Ariketa: TXABOLA (maketa)

Bigarren ariketa honen helburua 10m2 inguruko txabola bat eraikitzea zen ohola, gapirio eta iltzeen bidez. Hainbat ideia aztertu ondoren honakoa izan da emaitza:










Datorren astean ere ariketa honen inguruan lan egingo dugu, beraz, lana ez da oraindik bukatu!